Pribatutasun politika

  • 1. Atarikoa
    Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

  • 2. Datu pertsonalak biltzea
    Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratuko ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.Webgune honetan nabigatzeko, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen beste baldintzetan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dauzkan beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ri.

 

  • 3. Gako pertsonalen erabilera
    Erabiltzaile-gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori. Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ri.
  • 4. Jakinarazpenak hirugarrenei
    Erabiltzaileak baimen zehatza ematen dio Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ri bere datuen tratamendua eta erabilera betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
  • 5. Interesdunen eskubideak
    Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ri: Martina Maiz 3 Р3. Bulegoa, 20200 Beasain (Gipuzkoa), 943 16 41 72 edo, bestela, laia@laiacoop.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
  • 6. Segurtasun Neurriak
    Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ren erantzukizunpekoak.
  • 7. Indarraldia
    Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Laia Ingurugiro Zerbitzuak-ek gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.