Gure Eskuetan

ZERBITZUAK

Hauek dira Laia-n eskeintzen ditugun zerbitzuak:

ZEIN GARA

Laia S.Coop.eko lan-taldea 2003. urtean hasi zen lanean Goierriko Agenda 21 proiektuan. Urte hauetan gure jarduera eremua zabalduz joan da eta egun hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, betiere garapen iraunkorrarekin zerikusia dutenak.

Laia, iraunkortasunaren ikuspegia, enpresa, administrazio zein hezkuntza mailan txertatzeko aholkularitza edo lan-talde moduan sortua da eta Zerbitzu malgu eta adostu bat eskeintzea du helburu.

Zerbitzuak eskeintzerakoan, lehen urratsa bezeroarekin lan-talde bat osatu eta lanerako metodologia adostea izango da, iraunkortasunarekin loturiko prozesu guztietan aurrera egiteko beharrezko ikusten dugun komunikazio eta partehartzea lortuz.

Laia, disziplina anitzeko lan-talde batek osatzen du: Kimika, Biologia, Tokiko Agenda 21, Ingurumen Kudeaketa, Hondakinen kudeaketan eta landa garapenean prestatuta dauden pertsonez osatua dago. Lan-talde gaztea da, etengabeko hobekuntza ardatz duena.

KONTAKTUA

Formularioaren bidez edo ondorengo telefono eta email-aren bidez kontaktatu dezakezu gurekin.

Kontaktua

Terminoak eta Baldintzak onartzen ditut.
LAIA KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIAk tratamenduaren arduradunak jakinarazi behar dizu zure datuak xede hauetarako bildu direla: eskatzailearekin harremanetan jartzeko, merkataritza-azterketa egiteko eta publizitatea bidaltzeko enpresaren webgunean eskuragarri dauden kontaktu-formularioen bidez lortzen diren datu pertsonalak biltzea. Tratamendurako oinarri juridikoa interesdunaren onespena da. Datuak ez zaizkio beste inori utziko, legeak horretara behartzen badu izan ezik. Edozein pertsonak du bere datu pertsonalak eskuratzeko eskatzeko eskubidea, zuzentzeko eskatzeko, bertan behera uzteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo eramangarritasunerako eskubidea. Horretarako, gure bulegoen helbidera idatzi behar du, edo laia@laiacoop.eus helbide elektronikora mezua bidali behar du, eta gauzatu nahi duen eskubidea adierazi. DATUEN BABESA atalean informazio gehigarria eskuratu daiteke.